Madrilek neurriak zehaztu ditu gradu aldaketarako

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urr. 31a, 00:00

MADRIL. Jon Iñarritu EH Bilduren Madrilgo senatariak euskal presoen egoeraren inguruan galdetu dio Ana Botella Espainiako Segurtasun Estatu idazkariari. Besteak beste, Europako estatu kideen espetxe zigorren metaketaren auziaz, kartzelatutako euskal presoen kopuruaz, eta horien hurbilketaz egin dizkio galderak Iñarrituk. Lehen hiru galderak aurreko gobernuak PPrenak erantzun zituela iritzita, urruntzearen eta gradu aldaketen auziari heldu dio Botellak.

Esan du euskal presoekin ez dagoela «ez salbuespenik, ez mendekurik, ezta arbitrariotasunik ere». Ohar egin du, ordea, presoak hirugarren gradura mugitzeko «legea bete behar» dutela. Hala eskatu du: «Erantzukizun zibila onartu, helburu terroristak arbuiatu, biktimei barkamena eskatu eta estatuarekin kolaboratu behar dute».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide