Zudaireren zauriei buruzko epaiketa, urtarrilaren 31n

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urr. 31a, 00:00

Urtarrilaren 31n egingo dute Aingeru Zudairek pairatutako zauriak ikertzeko epaiketa, Nafarroako Probintzia Auzitegian. Espainiako Poliziak jaurtikitako pilota batek buruan jo zuen Zudaire 2012ko irailean, greba orokorraren harira antolatutako mobilizazio batean, eta horren ondorioz begi bateko ikusmena ia osorik galdu zuen.

Salaketa hiru aldiz artxibatu dute, baina, azkenean, epaileek aintzat hartu dute Zudaireren abokatuek jarritako helegitea. Espainiako polizia bat dago akusatuta. Epaiketan bideo bat aurkeztuko dute froga gisa: han ikusten da Espainiako poliziek buruaren paretik eta eskopeta zuzen zutela jaurtitzen zituztela gomazko pilotak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide