EAJk ez du erretiratuko lege proposamena

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 16a, 00:00

Herenegun garbi esan zuen Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak: ez dago prest 7/2014 legea erreformatzeko, euskal presoen Frantziako kartzela urteak aintzat hartu eta espetxealdia murrizteko. Gobernuak alde du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak urriaren 23an emandako epaia. Mikel Legarda EAJko diputatuak egin zion herenegun galdera Sanchezi, Kongresuko kontrol saioan. EAJk 7/2014a erreformatzeko lege proposamena erregistratua du Kongresuan, urriaren 22tik. Gobernuburuak ezezkoa eman arren, EAJk ez du erretiratuko ekinbidea. Espainiako Gobernuak azaro bukaera arte du lege proposamenaz txosten bat egiteko. Irizpide ekonomikoengatik betoa jar diezaioke tramitazioari, aurrekontuetan eragina badu, baina EAJk dio bere planteamenduak ez duela halako eraginik. «Lege proposamena abenduko osoko bilkurara eramateko aukera dugu, eta horixe egingo dugu», diote EAJko Kongresuko iturriek. Osoko bilkuran diputatuek bozkatuko dute lege proposamena tramitatu ala ez. «Ikusiko dugu zertan geratzen den. Sanchezek erantzun du, baina PSOEk bere jarrera agertu beharko du eztabaida dagoenean, eta, ezezkoa bozkatzen badu, esplikatu beharko du zergatia», dio EAJk. «Oraingoz» ez dauka aurreikusia PSOErekin bilerarik egitea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide