Gobernantza gaur mintzagai Eusko Ikaskuntzan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 16a, 00:00

DONOSTIA. Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko kongresuak beste pauso bat emango du gaur, Donostian. Bertan jorratuko dute gobernantza demokratikoaren arloa, ikuspegi ugaritatik. Izan ere, hizpide izango dituzte, besteak beste, erabakitzeko eskubidea, lurralde arteko lankidetza, Europako Batasunaren integrazio prozesua, kohesioa eta abar. 09:30etik 19:00etara elkartuko dira, Tabakaleran.

Mario Zubiaga eta Beatriz Akizu Eusko Ikaskuntzako XVIII. Kongresuko Batzorde Zientifikoko bozeramaileek zabalduko dute saioa, gobernantzaren alorrean hilabeteotan eginiko bidea eta emaitzak aurkezteko. Ondoren, Bruno de Witte Maastrichteko Unibertsitateko irakasleak hizpide izango du Europako Batasunaren integrazio prozesua eta lurraldeek prozesu horretan izandako rola. Segidan, Merce Barcelo Bartzelonako Autonoma Unibertsitateko irakasleak erabakitzeko eskubidea izango du mintzagai.

Arratsalde saiorako, besteak beste, Euskal Erakundeen hausnarketa izeneko mahai ingurua antolatu dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide