Memoriarako lantaldearen bilera, hilaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 17a, 00:00
Eusko Legebiltzarreko Memoriarako lantaldea datorren hilaren 26an bilduko da. Maiatzean bildu zen azkenekoz, eta presoen blokeari amaiera eman zion. Ordutik ez da gehiago bildu. Orain, taldeen eginkizuna izango da landutako ondorioak mahai gainean jartzea eta adostasun batera iristea. Biktimak, espetxe politika, presoak eta bizikidetza alorrak landu dituzte lantaldean. Ana Oregi lantaldeko presidenteak lau bloke horien sintesi testu bat ere landu du, eta orain legebiltzar taldeek aurkeztuko dituztenekin batera, akordioa lortzen saiatuko dira urtea amaitu baino lehen. Adostasuna lortuz gero, taldeen asmoa da lege egitasmo bat aurkeztea Eusko Legebiltzarrak bozkatu eta onartu dezan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide