Etzi, PPren eta UPNren osoko zuzenketak atzera botako dituzte Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 20a, 00:00

PSNk bat egingo du laukoarekin, eta 2019ko aurrekontuaren lege proiektua atzera botatzeko UPNren eta PPren ahalegina ezerezean geratuko da. Modu horretan, urrats garrantzitsua egingo du etzi urteko lege garrantzitsuena izan ohi denak. Urrian, aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak datorren urterako 4.305,5 milioi euroko aurrekontu proposamena —berez, 4.010 milioiko gastu-muga izango du—, eta horietatik %55 gizarte arloko gastu eta inbertsioetarako izango dira.

Aurreko hiru urteetan egin duten legez, UPNk eta PSNk osoko zuzenketak aurkeztu dizkiote 2019ko aurrekontu proposamenari. PSNk nahiago izan du biengandik aldendu. Lehen urtean, 2016ko aurrekontuen eztabaidan, PSNk bai aurkeztu zuen osoko zuzenketa, baina ondorengo bi urteetan osoko zuzenketen aurka egin zuen. Gerora, aurrekontuen azken bozketan, ezezkoa eman zuen bi kasuetan. Oraingoz, gidoi hori bete da. Atzo, PSNko Maria Txibitek aurreratu zuen datozen egunetan Uxue Barkosekin biltzeko asmoa duela. «Topaketa garrantzitsua da aurrekontuok hurrengo gobernuak ere kudeatuko dituelako».

«Azken minutura arte»

EH Bilduko Adolfo Araizek ez dio arazorik ikusten Barkos PSNrekin biltzeari. «Hala ere, azken akordioak laukoaren baitan negoziatu behar dira», azpimarratu zuen, eta «azken minutura arte» leialtasuna eskatu zuen. «Gu leialak izango gara». Araizek zuzenketak gaitzetsi ditu, gizarte politiketan izan den 600 milioiko igoera «zalantzan jarri nahi dutelako».

Geroa Baiko Koldo Martinezek garrantzia kendu nahi izan dion PSNren bilerari: «Zuzenketaren bat lortu nahi badu, logikoena da parlamentuko alderdiekin harremanetan jartzea». Laukoak legealdiari eman dion egonkortasuna azpimarratu zuen Martinezek.

Ezkerrako Jose Miguel Nuinek, berriz, gogora ekarri zuen aurreko legealdian murrizketak nagusitu zirela eta orain alderantziz dela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide