Gaur jakingo da Jakes Esnal aske utziko duten ala ez

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 20a, 00:00

Frantziako justiziak gaur jakinaraziko du Jakes Esnal euskal presoa baldintzapean aske utziko duen ala ez. Hilaren 10ean egin zuten haren eskaera aztertzeko saioa, Parisen, eta orduan eman zuten gaurko data. Presoaren bigarren eskaera izan zen, eta askatzearen aurka egin zuen prokuradoreak berriz ere. Fiskalak adierazi zuen ez duela nahikoa osagai haren arrisku maila neurtzeko, eta ez zuen egokitzat jo aske lagatzea. Euskal presoaren abokatu Maritxu Paulus Basurkoren iritziz, berriz, Esnalen dosierreko elementuek erakusten dute ez dagoela arriskurik.

1990ean atzeman zuten Esnal, Baionan, ETAko kide izatea leporatuta, eta bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten. Haren egoera berean dira Jon Kepa Parot eta Frederik Haranburu Txistor. Biok ere egin izan dituzte baldintzapean aske geratzeko eskaerak, baina Parisek ez die inoiz onartu. Saint Martin de Re (Frantzia) espetxean dago Esnal.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide