'Cabacas auzia' erakundeetara darama EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 20a, 00:00

BILBO. EH Bilduko ordezkaritza bat Iñigo Cabacas zenaren gurasoekin bildu da, Bilbon, eta hitzeman die prest dagoela hilketaz «argitzeko» dauden kontuak erakunde publikoetara eramateko. EH Bilduren ustez, izan ere, justizia sistema «eragozpenak» jartzen ari da, eta «inpunitatea dago erantzukizunen bat izan duten guztiekiko». Egoera «eskandalagarria» dela irizten dio. Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zen Cabacas, Bilbon, 2012an, eta berriki bukatu da epaiketa, Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Epaiaren zain daude. Sei ertzain daude auzipetuta.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi du Cabacasen gurasoak «benetako tragedia bat» bizitzen ari direla urteotan. «Guztia duela sei urte eta erdi hasi zen, baina epaiketako ahozko saioan ere bizi izan dute egoera hori».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide