Esnalen eskariari buruzko auzi saioa berriz egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 21a, 00:00

PARIS. Jakes Esnal euskal presoa baldintzapean aske uzteko deliberoa espero zen atzo. Parisko dei auzitegiak, ordea, ez zuen hartutako erabakiaren berri eman. Aldiz, defentsak egindako eskariari jarraikiz, auzi saioa berriz egin behar dela deliberatu zuen. Arrazoia: auzi horretako batzorde multidiziplinarioak ez zuela epaiketan Jakes Esnalek egindako eskariaren inguruan bere iritzia eman, horretara behartuta egon arren. Hori dela-eta erabaki du epaileak auzi saioa berriz egitea. Ez du, ordea, horretarako data berririk jarri.

Esnal baldintzapean libre utz dezaten egindako bigarren eskaria da. 1990ean atxilotu zuten, Baionan, ETAko kidea izatea leporatuta. Bizi osoko kartzela zigorra ezarri zioten, eta preso dago geroztik. Haren egoera berean dira Jon Kepa Parot eta Frederik Haranburu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide