Bi eskumen Jaurlaritzaren esku uzteko aurreakordioa lortu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 21a, 00:00

Eskumenen eskualdaketa lantzen ari den batzorde mistoaren lantalde teknikoak lau orduko bilera bat egin zuen atzo, eta, bertan, Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek aurreakordio bat lortu zuten bi eskumenen inguruan; horren arabera, Jaurlaritzaren esku geratuko dira Armiñon (Araba) eta Burgos (Espainia) arteko AP-1 errepideko zatia (sei kilometro) eta bi trenbide: Basurtutik Arizerakoa (7,8 kilometro) eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo artekoa (5,7 kilometro).

Jaurlaritzaren arabera, aurreakordio horrek ahalbidetuko du bi gobernuen arteko negoziazioak «desblokeatzea». Akordio hori erabat gauzatzean bilduko da Transferentzien Batzorde Mistoa, eskualdaketa ofizial egiteko. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, aurreakordioa «idatziz» eginez gero, «positiboa eta oso esanguratsua» litzateke, «Gernikako Estatutua erabat betetzeko bidean pauso bat» izango litzatekeelako. Jaurlaritzari dagozkion 37 eskumen daude oraindik eskualdatzeke.

Jaurlaritzaren izenean, sei lagunek hartu zuten parte bileran: Sabino Torre Erregimen Juridikoko sailburuordeak, Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraio sailburuordeak, Itziar Agirre Ogasun sailburuordeak, Begoña Perez de Eulate Estatutuaren Garapenerako zuzendariak, Janire Bijueska Garraio Plangintzarako zuzendariak eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendariak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide