Batzarrera deitu du Orain Baik etziko, «benetako aldaketa» sustatu nahian

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 22a, 00:00

Ezkerreko esparruan beste alderdi bat sortzeko bidean dira. Nafarroako Ahal Dugu-tik kanporatua izan ostean, Laura Perezek batzarrera deitu du, beste hemezortzi lagunekin batera, etziko, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Orain arte, Perezek zein haren ingurukoek ukatu egin dute beste alderdi bat sortuko dutela. Atzo, Orain Bai taldearen oharrean ez zen aipatzen beste alderdi bat sortuko dutela. Batzarraren eskuetan egongo da erabakia, baina oharrak zehaztu du zertarako den bilkura: «Benetako aldaketa nahi dutenen botoa mobilizatzea da helburua».

Perezekin batera, Nafarroako Ahal Dugu-ren sorreraren bultzatzaileetako bat egongo da: Oscar Fresan. Horiez gain, deialdi horrekin bat egin dute Irene Otalek, Javier Onievak, Maria Jose Etxeberriak, Nekane Ruanok, Carlos Salinasek, Jose Ramon Loayssak, Angel Armendarizek eta bestek.

Orain Bairen arabera, iraganean, UPNk «eraikuntza enpresen mesedetan» jokatu zuen, eta diru publikoa xahutu, eta PSNk bat egin zuen eskuinarekin «oturuntza horretan», Nafarroa estatu-arrazoi izan delako. «Orain Bai osatzen dugun pertsonok Ahal Dugu-ren proiektuaren lidergoa hartu genuen, eta urrats erabakigarria izan zen hura UPN, PSN eta PP boteretik kanporatzeko». Euren ustez, 2019an, PSNk «Troiako zaldi gisa» jokatuko du, eliteen mesedetan: «Egoera salatu eta 2015ean hasitako proiektuarekin segitzeko asmoa dugu, Ahal Dugu-k bide hori utzi egin duelako».

Aldaketarekin kritiko

Orain Bai taldearen arabera, gobernua lau hankak sostengatzen dute, baina euretako batek «kutsu neoliberala» du. Gobernuak finantza egonkortasunaren irizpideak bete dituela salatu zuten, eta horien artean UPNk utzitako «ondare pozoitsuak» daude. Uste dute hezkuntzan ere murrizketak ez direla irauli. Hauteskunde primarioez geroztik Ahal Dugu-k ez duela zaratarik atera nahi izan deritzote. «PSNri zilarrezko zubia jartzen ari dira».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide