Otegi: «Astia dago aurrekontuak hitzartzeko»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 24a, 00:00

DONOSTIA. EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik uste du oraindik denbora badagoela aurrekontuak Eusko Jaurlaritzarekin adosteko, baina horretarako beharrezkoa da «pentsiodunen eta alargunen bizi baldintzak hobetzeko nahikoa izango den eskaintza aurkeztea». Hori egin ezean «ez da akordiorik izango».

EH Bilduk proposatu zuen aurrekontuetan 420 milioi euroko aldaketa egitea, eta diru poltsa horretatik 350 milioi pentsiorik apalenak osatzera bideratzea. Jaurlaritzak, berriz, 48 milioi euro zertan gastatu negoziatzea proposatu zion EH Bilduri.

Otegiren ustez, Eusko Jaurlaritzaren erantzun hori «onartezina» da, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen duten 5.000 pertsonari hileko saria 16 euro igotzea besterik ez lukeelako ekarriko neurri horrek, eta ez lukeelako konponduko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 190.000 pentsiodunen egoera.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide