Ibarra erabakitzeko eskubidearen «arriskuez» aritu da

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 28a, 00:00

GASTEIZ. Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak azalpenak eman zituen atzo Eusko Legebiltzarrean, hilaren 14an urte judizialaren hasieran esandakoen inguruan. EAJk eta EH Bilduk Autogobernu Lantaldean lortutako oinarrizko akordioa kritikatu zuen orduan, eta esan zuen ezinezkoa dela erabakitzeko eskubidea eta legezkotasun printzipioa «uztartzea». Atzo, barkamena eskatu zuen bi alderdi horien arteko akordioari «urria» deitzea «gutxiesgarria» iruditu bazitzaien, baina bera akordiora bildutako taldeen «eskasiagatik» ari zela. Aldiz, erabakitzeko eskubideari buruz esandakoak berretsi egin zituen: «Egoera batzuetan agerian jarri behar dira erabakitzeko eskubidea legezkotasun printzipiotik kanpora eta modu autonomoan gauzatzeak Zuzenbide Estatuarentzat izan ditzakeen arriskuak».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide