EAJk dio EH Bildu malgutu gabe ez dela kontuen akordiorik izango

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 30a, 00:00

EAEko datorren urteko aurrekontuen negoziazioen harira «malgutasuna» izateko eskatu dio EAJk EH Bilduri. Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak adierazi du EH Bilduk aurrekontu proiektuari osoko zuzenketarik ez aurkezteak «argi» adierazten duela talde horrek ez daukala arrazoirik aurrekontuak «bere osotasunean txarrak» direla esateko. Horregatik, jarrera «malgutzeko» eskatu dio Gorospek. EAJko kideak ohartarazi du aurrekontuetarako akordiorik ez dela egongo halakorik egin ezean.

«Orekarako puntua topatu behar dugu», esan du Gorospek. EH Bilduri eskatu dio aritu dadila Eusko Jaurlaritzaren mugen barruan eta errazteko aurrekontuen onarpena. Era berean, azaldu du Jaurlaritza prest dagoela EH Bilduk proposatutako zenbait neurri onartzeko eta aurrekontuen proiektuan txertatzeko, «betiere gure eskumenek eta finantzaketaren mugek uzten badute».

Gaurkoa izango da azkeneko eguna Iñigo Urkulluren gobernuaren aurrekontuen osoko zuzenketak aurkezteko. Herenegun, EH Bilduk aurreratu zuen ez duela halakorik egingo, «gobernuari beste aukera bat» emateko eta kontuak negoziatzen segitzeko. Edonola ere, pentsioei dagokien diru kopurua igotzeko zuzenketa bat egingo dutela jakinarazi zuen Maddalen Iriarte legebiltzarkideak, Donostian. Iriartek esan zuen Jaurlaritzak aldaketa horiek egiten ez baldin baditu datorren abenduaren 11n aurrekontuak ez dituztela onartuko.

Gorospek EH Bilduri eskatu dio ez hartzeko «dena ala ezer ez» jarrera, «jende askoren bizitza hobetu» dezaketelakoan. Alde horretatik, «konpromisoa» galdegin dio EH Bilduri.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide