Jeltzaleen inguruan «klientelismo sare» bat dagoela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko aza. 30a, 00:00

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EAJrekin lotuta dagoen «klientelismo sare bat» dagoela salatu dute EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk. Hain justu, Elkarrekin Podemosek aurkeztutako legez besteko proposamena da eztabaidatu dutena. «Ustelkeriaz eta klientelismoaz» EHUri ikerketa bat egiteko eskatzea da haren asmoa, eta, bederatzi hilabeteren buruan, ondorioak jaso eta halakorik gerta ez dadin beharrezko neurriak proposatzea.

Sare hori dagoela salatu bai, baina, azkenean, ez dute aurrera atera legez besteko proposamena. Izan ere, EAJk eta PSE-EEk ekinbidearen aurka bozkatu dute. Oposizioko kide denen boza beharrezkoa zen, baina Alfonso Alonso (PP) eta Juan Luis Uria (Elkarrekin Podemos) legebiltzarkideak ez dira bozketan izan, eta aldeko 36 boto bildu dituzte.

Hala ere, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin aurrera atera dute edozelako ustelkeria errefusatzeko PSE-EEk egindako zuzenketa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide