Jaurlaritzarena da gaurtik Arabatik Burgosera arteko AP-1en zatia

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko abe. 5a, 00:00

Transferentzien Batzorde Mistoak bilera egin zuen joan den azaroaren 20an, eta, han, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek akordiorako oinarri bat lortu zuten bi eskumenen inguruan; horren arabera, Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko ziren Armiñon (Araba) eta Burgos (Espainia) arteko AP-1 errepidearen zatia (sei kilometro) eta bi trenbide: Basurtutik Arizerakoa (7,8 kilometro) eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo artekoa (5,7 kilometro). Bada, AP-1en zatiari dagokion eskumena gaurtik aurrera geratuko da behin betiko Eusko Jaurlaritzaren esku, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean. Bi trenbideei dagokien eskumena, berriz, datorren astean geratuko da Jaurlaritzaren esku.

Eusko Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez, hemendik aurrera Kupotik deskontatuko du eskumen horren kopurua. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko 4.613.380 euroetatik %6,24 deskontatuko du transferentzia horrengatik, urtero. Hau da, 287.875 euro.

Aurki Arabaren esku

AP-1 autobidearen zati hori Itinere izeneko enpresak kudeatu du orain arte. 84,3 kilometro ditu, eta horietatik ia sei kilometro Araban daude. Espainiako Gobernua da azpiegituraren jabe egun, baina gaurtik aurrera, transferentzia eskualdatuta egongo denez, Arabako Foru Aldundiaren errepide sarearen barruan sartuko da zati hori ere. Jaurlaritzak 2019ko lehen seihilekoan utziko du Arabako Diputazioaren esku errepide zati horren kudeaketa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide