Foro Sozialak EPPK-ri esan dio Madril oraindik urrun dela aldaketatik

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko abe. 9a, 00:00

Azkeneko urtebetean laugarren aldiz bildu zen atzo Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzailea EPPK-ko ordezkaritzarekin: Granadako (Espainia) kartzelan, Jon Olarra Guridirekin eta Ainhoa Mujika Goñirekin, foroak ohar baten bidez esan duenez.

Bi aldeek uste dute Espainiako Estatuko gobernu aldaketak «espetxe politika interpretatzeko era berria» ekarri duela. Hala ere, Foro Sozialak EPPKri adierazi dio «euskal gizartearen eskakizunetatik oso urrun» dagoela oraindik Madrilen bestelako kartzela politika bat, euskal presoak ez dituztelako Zaballako (Araba) espetxera ekarri, eta presoei ez dietelako ahalbidetzen gradu progresioa legediko ibilbide arrunta egiteko. «Konponbiderako premiazko agenda» aldarrikatu dute, eta EPPK-k berretsi du prest dagoela «espetxe politikaren diseinuan eragile aktiboa» izateko.

Harremanari eutsiko diote Foro Sozialak eta EPPK-k.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide