Madrilek beste hiru euskal preso gerturatuko ditu Euskal Herrira

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko abe. 11a, 00:00

DONOSTIA. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du beste hiru euskal preso gerturatuko dituela Euskal Herri ingurura: Iñaki Beaumont (Granadatik Soriara; Espainia), Jon Lopez (Herreratik Darocara; Espainia) eta Sabin Mendizabal (Valladolidetik Logroñora; Espainia). Espetxeetako Instituzioek hartu du erabakia, kartzeletako tratamendu batzordeen txostenak jaso ondoren. Azken asteetako irizpideei jarraikiz, aurrez bigarren graduan jarriko lituzkete. Hirurek bete dituzte zigorraren hiru laurdenak, eta Madrilek dio onartu dutela espetxe legedia, bigarren gradua eskatuta.

Xabier Tximeno euskal presoa Villenako (Alacant, Herrialde Katalanak) espetxetik Burgoskora (Espainia) lekualdatu dute, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Gorka Fraile, Mikel Orbegozo eta Igor Gonzalez ere hurbilduko dituela zioen Madrilek joan den azaroaren 26an. Azaroan bertan lau preso hurbildu zituen: Jesus Maria Gomez, Jagoba Codo, Fernando Alonso eta Emilio Salaberria.

Etxerat-ek zapiekin kateak eratu zituen atzo, Baionan, Gasteizen eta Iruñean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, eta salatu Frantziako eta Espainiako estatuek «oraindik salbuespeneko espetxe politika» ezartzen dutela urrunketarekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide