Arabak luzatu egin beharko ditu aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko abe. 12a, 00:00

2019rako aurkeztutako aurrekontu proiektua erretiratu, eta orain arte izan dituenak luzatuta amaitu beharko du legegintzaldia Arabako Aldundiak. EAJ eta PSE-EE gutxiengoan ari dira han gobernatzen, eta, oraingoan, ez dute inor topatu beren aurrekontuak babestuko dizkiena. Halaxe iragarri zuen atzo Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak, eta gogor kritikatu zituen oposizioko alderdiak, osoko zuzenketak aurkeztuta, «azken urteotako aurrekonturik onenari» kontra egiteagatik. Dena dela, Ramirok esan zuen Arabako proiektu nagusiak «bermatuta» daudela, eta «negoziazioa aro berri bat» iragarri zuen, aldian aldiko akordioak lortu, eta 2018ko kontuetan agertzen diren beste zenbait gairi buruz ados jartzeko.

EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk aurkeztu dizkiete osoko zuzenketak Ramiro Gonzalez buru duen gobernuaren kontuei.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide