Gipuzkoan eta Bizkaian 21ean eta 27an onartuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko abe. 12a, 00:00

EAJ eta PSE-EE gehiengoan ari dira gobernatzen Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundietan, eta, horrenbestez, ez dute arazorik izango 2019ko aurrekontuak onartzeko. Beren asmoa oposizioko alderdiekin kontuak adostea zela iragarri bazuten ere, oposizioko alderdiek —EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk—, osoko zuzenketak aurkeztu dizkiete aurrekontuei, Gipuzkoan zein Bizkaian, eta gaur bertan egingo da osoko zuzenketa horien eztabaida eta bozketa —gehiengoa baliatuz, atzera botako dituzte—.

Hortaz, abenduko azken osoko bilkuretan egingo dute aurrera heldu den urteko aurrekontuek. Gipuzkoako Batzar Nagusietan abenduaren 21ean egingo da aurrekontuen bozketa, eta Bizkaiko Batzar Nagusietan abenduaren 27an.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide