Macron ez da gaur Miarritzeko bilkuran izanen

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko abe. 18a, 00:00

MIARRITZE. Frantziako Errepublikako presidente Emmanuel Macronek bertan behera utzi du Miarritzera (Lapurdi) egitekoa zuen bisita. Gaur goizerako Miarritzeko Herriko Etxean bilkura bat iragarria zuen heldu den agorrilan iraganen den G7a prestatzeko, eta ondoren, G7ari begira Frantziak ezarri dituen lehentasunak aurkeztu beharra zituen, Bellevue kasinoan, nazioarteko enbaxadoreen, nazioarteko erakundeetako ordezkarien, eta eskualdeko hautetsi eta enpresa buruen aitzinean. Ordea, Pirinio Atlantikoetako prefeturak atzo jakinarazi zuenez, Macron ez da azkenean Miarritzera joango Macron, eta Jean Yvres Le Drian Europako eta Kanpo Aferetako ministroak ordezkatuko du bileran.

Macron Euskal Herrira etortzekoa zela jakin zenetik, talde andanak egina zuen Frantziako presidentearen aitzinean protesta egitera joateko deia. 30 bat eragile biltzen dituen G7aren kontrako plataformak elkarretaratzea deitua zuen, eta Bizi mugimenduak ere Macron persona non grata izendatzera deitua zuen. Sindikatuen eta Jaka Horien deialdiak ere espero ziren. Atzo iluntzean, G7 Ez Euskal Herriko plataformakoek jakinarazi zuten, bilkura azkenean egingo denez, haien protestei ere eutsi egingo dietela. Mobilizatzera deitu zuten, Clemenceau plazan (12:30).

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide