Kongresuak ez du tramiterako onartu 7/2014a moldatzea

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko abe. 19a, 00:00

Espainiako Kongresuak ez du erreformatuko euskal presoei Frantziako kartzela urteak batzeko 7/2014 legea, ez baitu tramiterako onartu EAJren lege proposamena. PPk eta Ciudadanosek kontra bozkatu dute, eta gailen izan dira. PSOE abstenitu egin da, eta, EAJz gain, EH Bildu, Unidos Podemos eta Kataluniako taldeak alde agertu dira. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak urriaren 23an ebatzi zuen ez dela eskubiderik urratu.

Mikel Legardak (EAJ) uste du Europaren 2008/675 zuzentaraua ez betetzea «atzerakada bat» dela «Europaren eraikuntzarako». Marian Beitialarrangoitiak (EH Bildu) «salbuespen» legedia ezabatzeko eskatu du. PP eta C's-rentzat, berriz, «lotsagarria» izan da EAJk proposamena aurkeztea. «Ez diegu ezer zor terroristei», esan du Barredak (PP). PSOEko Gregorio Camarak azaldu du diputatuen %92 azaldu zela legearen alde.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide