EAJrentzat berriz legebiltzarreko hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko abe. 23a, 00:00

GASTEIZ. EHUren ikerketa taldeak osatutako Euskobarometroaren arabera, EAJk 31 legebiltzarkide lortuko lituzke Eusko Legebiltzarrerako bozak urrian egingo balira (+3); EH Bilduk 18 eskuratuko lituzke (=); PSE-EEk, 11 (+2); Elkarrekin Podemosek, 7 (-4); PPk ere, 7 (-2); eta Ciudadanos legebiltzarrean sartuko litzateke, lehen aldiz, ordezkari bakarrarekin.

EHUren ikerketa taldeak ondorioztatu duenez, botoen %38,3 eskuratuko lituzke EAJk, botoen %23,1 EH Bilduk, %13,5 PSE-EEk, %10,3 Elkarrekin Podemosek, %8,2 PPk eta %3 Ciudadanosek.

Datuak lurraldeka aztertuz gero, Araban ikusten dira aldaketarik handienak. Lurralde horretan, EAJk lortuko luke boto gehien, eta EH Bilduk bigarren postua kenduko lioke PPri. Ciudadanosek legebiltzarrean izango lukeen ordezkari bakarra Araban lortuko luke.

Araban bezala, Gipuzkoan eta Bizkaian ere EAJ litzateke boz gehien jasoko lukeen indarra, eta EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke bi lurralde horietan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide