Otegik eskatu du aliantza osatzeko «EAJtik CUPera»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko urt. 6a, 00:00

BILBO. Espainiaren «inboluzio egoera» ikusirik, Espainiako hauteskundeei begira «aliantza zabala» egitearen alde agertu da Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Haren ustez, EH Bilduk Europako hauteskundeetan ERCrekin eta BNGrekin osatuko duen koalizioa are gehiago zabaldu beharko litzateke Espainiako bozei begira, eta «nazio historikoetako» beste indar «progresistek» batera aurkeztu beharko lukete. Hala, Otegik iragarri du EH Bilduk proposatuko duela «EAJtik CUPerako aliantza» bat osatzea, besteak beste, PP, Ciudadanos eta VOXen «autoritarismoari eta aznarismo zoroaren itzulerari» aurre egiteko.

Espainiako hauteskundeei begira aukera horren inguruan «gogoeta» egitea galdegin die Otegik alderdiei. Uste du aliantza zabal horrek Kongresura eta Senatura «ahots bakarrarekin» joan beharko lukeela «autoritarismoaren eta neoliberalismoaren» aurka borrokatzeko, eta erabakitzeko eskubidea, galdeketa adostua, presoen askatasuna eta eskubide sozialak defenditzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide