Istripu bat izan dute Garikoitz Aspiazu presoaren senideek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko urt. 6a, 00:00

Garikoitz Aspiazu euskal presoaren bikotekideak eta 23 hilabeteko semeak auto istripu bat izan zuten asteartean Arlesen (Okzitania), Aspiazuri bisita egin ostean. Arlesen bertan dago preso, sorterritik 665 kilometrora. Beste auto batek Aspiazuren senideak zihoazen ibilgailua jo zuen; onik irten ziren biak, eta bidaia jarraitu ahal izan zuten. Etxerat-ek gogorarazi du preso bati bisitan joateagatik 2019an gertatutako lehen istripua izan dela eta, iaz, zazpi izan zirela ezbeharrak. Elkarretaratzera deitu du: bihar, Iruñean, Gobernu Zibilaren egoitza aurrean (20:00); etzi, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan (19:30) eta Bilboko Arriaga plazan (19:30); eta asteazkenean, Donostiako Bulebarrean (19:00). Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi die Aspiazuri eta senideei.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide