Mendia, «harro» bizikidetzan PSEk eginiko lanaz

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko urt. 5a, 00:00

BILBO. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia «harro» azaldu da bere alderdiak «bizikidetzaren eraikuntzan eginiko lanaz», eta ziurtatu du lanean jarraituko dutela «Euskadiren etorkizuna oinarri etiko irmoen gainean eraiki dadin». Azken egunetan kritikak egin dizkiote Mendiari, El Diario Vasco egunkarian beste indar politiko batzuetako buruzagiekin —tartean, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea— bazkaltzen agertzeagatik.

PSEko buruak bere blogean idatzitako mezu baten bidez erantzun du; «suminduta» agertu da bere alderdiaren «konpromiso etikoa zalantzan» jarri delako, eta nabarmendu du bere alderdia «beharrezkoak diren foro guztietan» egongo dela, «eskatzeko aitor dezatela Euskadin inoiz ez dela arrazoirik egon hilketa, estortsioa edo bahiketa justifikatzeko».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide