PSNk ez du begi onez ikusi Altsasuko kideen idatzia

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko urt. 17a, 00:00

IRUÑEA. Espainiako Auzitegi Nazionalean heldu den astean aztertuko dituzte Altsasuko zortzi gazteen abokatuek zigorraren aurka jarritako helegiteak. Hori dela eta, haien senide eta lagunek alderdiengana jo dute laguntza eske. Hortik etorri da Altsasuko eta Arangurengo hainbat sozialistak, Ezker Sozialista joerak eta beste 21 pertsonak zabaldutako idatzia. Bertan salatzen dute «neurrigabekoak» direla zortzi gazteei jarritako zigorrak, eta eskatzen dute onar dezatela «gertatutakoarekin bat datorren epai bat». Sinatzaileek diote beti egon direla eta egongo direla indarkeriazko ekintzen kontra, biktima edozein ideologia edo lanbidetakoa dela ere. Baina zehazten dute beste toki batzuetan ere gertatu direla «autoritatearen aurkako erasoak» eta zigorrak, kalte-ordainak eta behin-behineko espetxealdiak ez direla horren gogorrak izan.

PSNko zuzendaritzak, ordea, ez du begi onez ikusi idatzia, eta «errespetua» eskatu die alderdikideei. Ramon Alzorriz Antolakuntza idazkariak esan du alderdia ez datorrela bat Altsasu eta Arangurengo kideek esandakoekin, eta ohartarazi du erasoa Guardia Zibileko kideei egin izana ez zela «kasualitate hutsa». «Altsasuko herritarren zati batek ez dituzte estatuko segurtasun indarrak bertan nahi. Testuinguru hori gabe ezin liteke ulertu gertatutakoa».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide