Abertzaleen koalizioa, Orain Errepublikak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko urt. 18a, 00:00

BILBO. EH Bilduk, ERCk eta BNGk Europako Parlamenturako hauteskundeei begira eratuko duten koalizioak Orain Errepublikak izena hartuko du, Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentari ohiak esan duenez. Koalizioak katalanezko, galizierazko eta gaztelaniazko izena ere erabiliko du, lekuaren arabera.

EH Bilduren aldetik, Josu Juaristi bera izango da haren ordezkaria eta hautagaia, hala erabaki baitzuten EH Bilduren oinarriek horretarako bozketa egin zutenean. Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean azaldu duenez, Orain Errepublikak hauteskunde koalizioak hiru lan ildo nagusi izango ditu: «Herritarren bizi baldintzak hobetzeko lan egitea, estaturik gabeko nazioen etorkizunaren alde lan egitea, eta eskuin muturrak emakumeei kendu nahi dizkien eskubideen alde lan egitea».

Oraingoz, koalizioa osatzen duten hiru alderdiez gain, EH Bildu, ERC eta BNGren asmoa da beste talde batzuk ere batzea, horien artean Asturias, Aragoi eta Kanarietako mugimendu subiranistak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide