Euskal preso eriak askatzearen alde

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko urt. 29a, 00:00
Oier Gomez Mielgo euskal preso ohiaren heriotza salatzeko eta gaitz larri eta sendaezinak dituzten 21 euskal presoak askatzea eskatzeko, mobilizazioak egin zituzten atzo Gasteizen. Eguerdian, EHUren campusean izan zen ekinbide bat; arratsaldean, Andre Mari Zuriaren plazan, batzar informatiboa eta manifestazioa egin zituzten. Gomez joan den larunbatean hil zen, Baionako erietxe batean, gaixotasun luze baten ondorioz. 35 urte zituen, eta gasteiztarra zen. 2017ko apirilean askatu zuen Frantziako Justiziak, eritasunagatik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide