EH Bilduk dio Madrilek ÂŤbertigoaÂť duela ÂŤsakabanaketaÂť amaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko urt. 29a, 00:00
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak berriro esan du ETArik gabeko aldi honetan ez duela zentzurik ÂŤsakabanaketaÂť politikari eusteak, baina EH Bilduk uste du PSOEren gobernuak ÂŤbertigo handiaÂť duela hura amaitzeko. ÂŤPreso bat 700 kilometrora dagoen kartzela batetik 400era dagoen beste batera aldatzea ona da, baina hori ez da sakabanaketa amaitzea: gerturatzea da horiÂť, esan du Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak Onda Vascan, eta erantsi ÂŤsentsazioaÂť dutela ÂŤSanchezen gobernuan bertigo handiaÂť dagoela aldaketarako pausoa emateko.

Herenegun egin zituen sakabanaketa politikari buruzko adierazpenak Grande-Marlaskak, Donostian, PSE-EEren ekitaldi batean. ÂŤSakabanaketak izan zuen bere emaitzaÂť, esan zuen. Gehitu zuen oraingoa ÂŤgarai desberdinaÂť dela, ÂŤETA garaitua izan baitaÂť, eta, beraz, ÂŤpolitikaÂť berria behar dela espetxe arloan. Kartzeletako tratamendu batzordeen esku laga ditu euskal presoen gradu progresioak eta gerturatzeak, ÂŤbetiere [ETAren] terrorismoaren biktimak informatuz eta haiekiko gardentasuna izanikÂť.

Urizarrek aitortu du ÂŤirmoakÂť direla ministroaren adierazpenak, baina eskatu du ekintzak ere gisa berekoak izateko. ÂŤSanchezen gobernua jarri zenean, esaten zen iraganekoa zela sakabanaketa eta bukatu egin behar zela, baina gero ez da halakorik gertatuÂť. Presoak Euskal Herriratzea galdegin du EH Bilduko kideak.

Beste errepide istripu bat

Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea (Errenteria, Gipuzkoa) euskal presoaren anaia eta lagun batek errepide ezbehar bat izan zuten joan den ostiralean, Puerto III espetxera (Andaluzia, Espainia) bisitara zihoazela, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Urte honetako bigarren istripua izan da. Aurrekoa, Garikoitz Aspiazuren bikotekideak eta haur txikiak izan zuten, Arlesen (Okzitania).

Andaluzian izan dute ezbeharra Etxeberriaren anaiak eta lagunak, Sevillara iristeko 50 kilometro falta zitzaizkiela, A66 autobidean, arratseko zortziak aldera. Aurretik istripu baten eraginez errepidean geldirik ziren bi auto topatu zituzten aurrez aurre, bihurgune bat igaro ondoren. Onik atera ziren biak, Etxerat-ek dioenez, ÂŤbaina une arriskutsua bizi izan zuten ondoren, autoa errepide erditik bultzaka atera behar izan zutelako, autobidean zegoen trafiko handiari aurre eginezÂť. Larunbatean egin zioten bisita Etxeberria presoari.

Etxerat-ek urruntzea deitoratu du berriz, presoak bisitatzera doazenen ÂŤbizia arriskuanÂť izaten delako. Azken ezbeharra salatzeko elkarretaratzera deitu ditu: atzo IruĂąean izan zen; gaur Bilbon izango da, 19:30ean, Arriaga plazan; eta bihar, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Donostiako Bulebarrean, 19:00etan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide