Martin Villa epai dezaten lortzeko kanpaina abian

GASTEIZ-IRUÑEA. Memoriaren arloan lan egiten duten 25 bat elkartek kanpaina bateratua egingo dute Rodolfo Martin Villa ministro ohia epai dezatela eskatzeko, frankismoaren eta trantsizioaren garaian izandako «inpunitatea» bukatzeko asmoz. Kanpaina Euskal Herrian, Galizian, Herrialde Katalanetan eta Espainian egingo dute, eta herrialde bakoitzak bere ekinbideak antolatzeko «autonomia osoa» izango duen arren, «sare moduan» funtzionatzeko asmoa dute salaketa «zoko guztietara» eramateko.

Euskal Herriaren kasuan, Ahaztuak, Egiari Zor, Goldatu, Sanferminak 78 Gogoan eta Martxoak 3 elkarteek bultzatzen dute salaketa, baina iragarri dute beste zenbait talde eta gizabanakoren atxikimendua bilduko dutela. Euskal Herriko elkarteek bi agerraldi egin zituzten atzo kanpaina aurkezteko, Iruñean eta Gasteizen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide