BERRIA-ko langile batzordearen Oharra

Asteazkenean jakin genuen Gara egunkariak bere gain hartu beharko duela Egin egunkariaren zorra, eta, horren arabera, Gizarte Segurantzari hiru milioi euro inguru ordaindu beharko dizkiola datozen urteetan. Horrek kolokan jar dezake hedabidearen etorkizuna bera, eta egoera zailean utz ditzake hango langileak.

Hori ikusita, BERRIA egunkariko Langile Batzordeak zera adierazi nahi du:

1. Elkartasuna adierazi nahi die Gara egunkariko langileei.

2. Onartezina iruditzen zaio hedabide bat itotzeko asmoz eginiko eraso hau. Prentsa eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso larria da, haren helburua Euskal Herriko aniztasun informatiboa mugatu eta komunikazio proiektu jakin bat isilaraztea denez gero.

3. Erasoaren politikotasuna salatu nahi du. Egin egunkaria indarrez itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta, sortu eta berehala, Gara egunkariaren ibilbidea baldintzatu nahi izan zuten, 4,7 milioi euroko zama haren bizkar utzita. 2009an Espainiako Auzitegi Gorenak Egin egunkariaren itxiera baliogabetzat jo izanak ez du galarazi Gara-k zorra bere gain hartu behar izatea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide