Gurutz Ansola politikari ohia eta euskaltzalea hil da, 94 urterekin

Gurutz Ansola legebiltzarkide ohia eta EAren sortzaileetako bat zen, atzo, 94 urterekin. Azpeitian (Gipuzkoa) jaioa, bi legegintzaldita izan zen Eusko Legebiltzarreko ordezkari, 1980 eta 1987 urteen artean. EAJrekin aurkeztu zen, baina EAra pasa zen 1986an. Bera izan zen alderdiaren sortzaileetako bat. Ansola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente ere izan zen 1987 eta 1991 urteen artean.

Horrez gain, Egan, Zeruko Argia nahiz Jakin aldizkarietan idatzi zuen ekonomia gaiei buruz. Hainbat saiakera liburu ere argitaratu zituen: Euskal Herriko ekonomiaz 1955-1967 (1971, Etor-Gero) eta USAren agintaritza eta dolarraren ahulezia (1972, Gero).

Hezkuntzaren arloan ere jardu zuen Ansolak. Gipuzkoako Ikastolen Federazioko lehenengo presidentea izan zen 1969tik 1971ra, eta ikastolen mugimenduan parte hartu zuen. Ikasle garaian, berriz, Ekinen sorreran aritu zen Ansola, kultura arloan.

Donostian bizi zen aspalditik, eta han izango da hileta elizkizuna, astelehenean, 19:30ean, San Vicente parrokian.

Eusko Alkartasunak bere Twitter kontuan eman du Ansolaren heriotzaren berri.

Informazio gehiago Uztarriaren webgunean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide