Euskal preso eriekin ÂŤgizatasunaÂť izateko eskatu du Sortuk

Sorturi ez zitzaion gustatu Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak abenduan euskal preso erien zerrendaz ÂŤzorroztasunaÂť eskatu izana, uste baitu ÂŤgaixotasun kopurua eta gaitzak hutsaltzat jotzean trufaÂť egin ziela larri gaixorik diren presoei, haien familiei eta ÂŤestatuaren gabeziak betetzenÂť ari diren medikuei. Lozak ÂŤez zuen gizatasunik erakutsiÂť, Sorturen arabera, eta joan den urtarrilak ÂŤerantzunaÂť eman diolakoan dago, bi preso ohi hil baitira: Juan Mari Maiezkurrena eta Oier Gomez —2017an askatu zituzten, jada oso gaixorik zirela—; eta, bestetik, Auzitegi Nazionalak herenegun zigorra eten zion Asier Aginako presoari —duela bi aste premiazko ebakuntza bat egin zioten—. Hala, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ÂŤberehalaÂť askatzeko eskatu du Sortuk. Jaiki Hadi mediku elkartearen arabera, 21 dira osasun egoera horretan daudenak. ÂŤGarai politiko berriak neurri humanitario berriak eskatzen ditu, eta espetxe politika berriak gizatasuna izan behar duÂť, esan du Sortuk, ohar batean.

Dei egin du gaur Donostian (12:00), Galdakaon (13:00) eta Gasteizen (17:00) izango diren mobilizazioetan parte hartzera.

Bestetik, Espetxe Erakundeak ÂŤfamilia loturengatikÂť Oier Goitia presoa Murtziatik Villabonara lekualdatu duela eta, Sortuk dio haren bikotekide Ainhoa Garciak Murtzian jarraitzen duela gatibu eta Villabonan badela emakumeentzako modulua.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide