Oier Gomez gogoratu dute bi manifestaziotan

GASTEIZ. Eguraldi txarrari buru eginda, manifestazioa egin du Sarek Gasteizen, gaixo larri diren presoak ÂŤberandu izan baino lehenÂť aska ditzaten eskatzeko, Oier Gomez gasteiztarra gogoan —joan den astean hil zen, espetxean zegoela diagnostikatu zioten minbizi baten ondorioz—. Manifestazioaren amaieran irakurritako agirian, Sarek ÂŤinpunitate eta zigorrerako eremutzatÂť eta ÂŤgune injustu eta krudeltzatÂť definitu ditu espetxeak, eta gaixotasun larriak dituzten 21 presoak askatzeko eskatu du, ÂŤhalaxe jasotzen baitu zigor kodeakÂť.

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak ere manifestazio bat egin du Gasteizen, Oier Gomezen heriotza salatzeko, Preso gaixoak askatu, amnistia osoa lelopean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide