Gemma Zabaletak, Jone Goirizelaia hautagaiari babesa

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko ots. 10a, 00:00

BILBO. Atzo aurkeztu zen Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategai modura, taldearen ekitaldi batean, eta babesa ematera joandakoen artean izan zen Gemma Zabaleta PSE-EEko kide ohi eta Jaurlaritzako sailburu izana. Zabaletak BERRIAri azaldu dio Goirizelaia, pertsona gisa ez ezik —Ahotsak mugimenduan batera ibili ziren—, hautagai modura ere sostengatu duela. «Batetik, Jone laguna da, eta, garai batean, inkomunikazio politikaren aurka borrokatu ginen. Bestetik, pertsona fidagarria da, sinesgarritasuna du; nik esango nuke hautagairik fidagarriena dela. Horrez gain, politika egiteko beste eredu bat du, eta alternatiba berria behar dugu».

Goirizelaiak adierazi zuen «eskubideak defendatzeko eta injustiziak borrokatzeko» aurkeztuko dela Bilboko alkatetzarako. Maiatzaren 26an izango dira bozak. EH Bilduko legebiltzarkidea da gaur egun.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide