Prekaritateari ateak ixteko deia egin dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko ots. 17a, 00:00

BILBO. Ernai gazte antolakundeak deituta, ehunka lagunek Bilboko kaleak bete zituzten atzo arratsaldean prekaritatearen aurka protesta egiteko. Prekarietateari ateak itxi lelopean deitutako nazio mailako manifestazioa Euskadi plazatik abiatu zen, Iberdrola dorre paretik, eta, hiriko kale nagusiak zeharkatuta, Areatzan amaitu zen. Euskal Herriko txoko guztietatik iritsitako gazte andana batu zen protestara. LAB sindikatuak eta Eragin Bilboko gazte prekarioen asanbladak ere bat egin zuten deialdiarekin.

«Euskal gazteria aurrera» oihua ozen entzun zen manifestazioan, eta prekaritateari aurre egiteko «kontzientzia kolektiboa» pizteko deia egin zuten. «Ez gaude prest elite ekonomiko eta enpresarialek gure bizitzen gaineko erabakiak har ditzaten», ohartarazi zuten antolatzaileek. Manifestazioan, gazteek prekaritatea salatzeko hainbat ekintza egin zituzten. Besteak beste, 2018an hildako langile bakoitzeko argi bat piztu zuten, eta Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurrean txotxongiloak irudikatu zituzten, «menpekotasuna» salatzeko.

Ernaik Euskal Herrian Bizi dinamikaren barruan antolatu zuen atzoko mobilizazioa. Prekaritatearen inguruko gogoeta orokorra helburu hartuta, manifestazioa ez ezik hainbat hitzaldi ere egin dituzte asteotan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide