EH Bilduk eta EH Baik, Aberri Eguna bi hiritan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko ots. 20a, 00:00

DONOSTIA. EH Bilduk eta EH Baik Iruñean eta Donibane Garazin egingo dituzte Aberri Eguneko ekitaldiak, apirilaren 21ean, Jasone Agirrek eta Anita Lopepek EH Bilduren Donostiako egoitzan iragarri dutenez.

Independentistak sareak aurten ez du Aberri Eguneko ekitaldia antolatuko, ez baitu lortu deialdi «bateratua» egiterik, eta EH Bilduk eta EH Baik eurena egitea erabaki dute. «Azken urteotan ez dugu deialdi propiorik egin, eta Independentistak sareak deituriko mobilizazioak babestu ditugu. Tamalez, orain arte ez da lortu alderdi guztiak ez ezik herritar gehienak biltzea horrelako ospakizun batean», azaldu dute Agirrek eta Lopepek. Esan dute aurrera begira ere xedea ospakizun «plural eta bateratua» egitea izango dela.

Euskal estatu independentea lortzeko «estrategia nazionala» aldarrikatu dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide