Trafiko eskumena ematea «zaila» dela dio Arastik

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko mar. 6a, 00:00

IRUÑEA. Trafikoari eta bide segurtasunari buruzko eskumena Nafarroari itzultzeko konpromisoa hartu zuen Espainiako Gobernuak iazko urrian, baina, Espainiako Gorteetarako bozak egiteko bi hilabete baino gutxiago falta direla, eskumen hori eskualdatzea «zaila» iruditzen zaio Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari: «Presidentearen eta gobernuaren borondatea da konpromiso hori betetzea, baina estatuko aurrekontu orokorrak ez onartu izanak hauteskundeak aurreratzea ekarri du». Arastik esan du «hiru ministeriori» eragiten diela gaiak eta, «lanean» ari badira ere, «zailtasun teknikoak» daudela.

Eskumena ez emateak PSNren «konpromiso falta» erakutsiko lukeela uste du Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramaileak, eta eskatu du «ez ezkutatzeko» zailtasun teknikoetan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide