Geroa Baik dio denak ÂŤdamutukoÂť direla koalizio bat osatu ez izanaz

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko mar. 15a, 00:00

Espainiako Senaturako elkarrekin aurkeztuko dira Nafarroako aldaketako indarrak —Aldaketa izenarekin, hain zuzen—, baina Kongresura ere elkarrekin aurkezteko ez dira ados jarri. Koldo Martinez Geroa Baiko eledunak berretsi zuen atzo haiek ere euren markarekin aurkeztuko direla, baina aukera on bat alferrik galdu dutelakoan dago. ÂŤDenok damutuko gara gure hiru bazkideek hartutako okerreko erabakiazÂť, nabarmendu zuen. Izan ere, Geroa Baik eta EH Bilduk egin zuten Kongresura ere laurak elkarrekin joateko lehen proposamena, baina berehala jaso zuten Ahal Dugu-ren eta Ezkerraren ezezko borobila. Aurreneko biek egindako azken saiakerek ere ez dute fruiturik eman, eta Geroa Baik bere bazkideei leporatu die ÂŤkalabazakÂť eman izana.

ÂŤEz da posible izanÂť, azpimarratu zuen Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaileak. ÂŤSaiatuÂť direla, ÂŤbilera intentsoakÂť izan dituztela, baina ez dutela lortu. ÂŤGeroa Bairekin saiatu ginen, ulertzen genuelako badagoela Nafarroan espazio bat estatuari men egiten ez dioten indarrek bete zezaketena, baina ez dugu lortuÂť. Arrazoia? Nola Martinezek hala Araizek, berbera aipatu dute: ÂŤEstrategia ezberdinakÂť. Geroa Baik ÂŤNafarroan eta autogobernuanÂť oinarritutako kanpaina planteatuko duela adierazi zuen Martinezek. ÂŤEspainiako Estatuaren inboluzioariÂť aurre egingo dion talde politiko ÂŤindartsuÂť bat nahi zutela zioen Araizek: ÂŤErabaki zuten ez zuela zentzurik elkarrizketekin jarraitzeakÂť.

UPN, PSNri galdezka

Ciudadanosekin egindako akordioa dela eta, estu hartu zuten atzo ere Javier Esparza UPNko presidentea gainontzeko alderdiek, parlamentuko saioaren ostean. Eraso eginez defendatu zen hura, eta PSNk egindako kritikei erantzun zien, batez ere. Maria Txibite PSNko idazkariak, izan ere, Navarra Suma Nafarroaren foraltasunaren eta autogobernuaren defendatzaile gisa ÂŤsaltzeaÂť egotzi zion Esparzari, ÂŤeta izango da nahi duena, baina, hain justu, horixe da ez dena: foraltasunaren eta autogobernuaren defendatzaileaÂť.

Esparzak galdera batekin erantzun zion Txibiteri: ÂŤEta PSNrentzat Nafarroaren autogobernua defendatzea zer da? Barkosekin ituna egitea?Âť. Hori argitzeko eskatu zion UPNkoak PSNkoari, eta gogora ekarri zizkion PSOEk Ciudadanosekin lortutako akordioak: ÂŤ2016an, Sanchezen inbestidurarako akordioa lortu zuten, eta han ez zuen inork autogobernuaz hitz egin. Badaude agintari sozialistak Nafarroako erregimena zalantzan jarri dutenak: Susana Diaz, Iceta, Ximo Puig... Autogobernuari buruzko batere leziorik ez eman UPNriÂť.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide