Aranzadik ezker estatalarekin akordioa egin nahi du Iruñerako

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko mar. 20a, 00:00

Aranzadi Iruñeko plataformak akordioa egin nahi du ezker estatalarekin datozen udal hauteskundeetarako: Ahal Dugu-rekin, Ezkerrarekin eta Equorekin. Duela lau urteko bozetan, bakarrik aurkeztu zen —lehen aldia zuen—, eta hiru zinegotzi lortu zituen, botoen %9,5 jasota. Aldaketaren udal gobernua babestu zuen. Ezkerrak hautetsi bat eskuratu zuen, %5,7ko sostenguarekin.

Aranzadiren ustez, UPNren, PPren eta Ciudadanosen arteko ituna «arrisku larria» da eskubideen, askatasunaren eta Iruñeko ohituren aurka. Hori ikusirik, aipatutako ezkerreko indarren elkar hartzea nahi duela dio. «Politika modu irmoan eta ausartean» egiteko moduko hautagaitza osatuko lukete, haren arabera. Alderdien interesak albo batera uzteko eskatu du.

Hala, plataformak ongi hartu du Gaxan Sad Iruñeko Ahal Dugu-ko alkategaiak metaketaren alde hitz egin izana.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide