2020ko herriko bozetarako bere dinamikan parte hartzera deitu du EH Baik

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko mar. 31a, 00:00

2020ko herri hauteskundeetarako urte bat falta delarik, lasterketa abiatzeko seinalea eman zuen EH Baik atzo goizean, Lekornen (Lapurdi). Lan eta prestakuntza goiza antolatu zuten militante, kide eta hurbilekoekin, eta agerraldia egin zuten ondotik, koalizio abertzalearen dinamikan parte hartzeko gomita eginez EH Bairen balioetatik hurbil sentitzen diren guziei. Helburu argi batekin: ahalik eta auzapez eta herriko hautetsi gehiena lortzea heldu den urteko bozetan. «Kudeaketa postuetan izatea eta tokiko gobernuetan sartzea da gure asmoa», adierazi dute.

Orain dela sei urteko formula bera errepikatzeko xedea dutela esan dute, «posible eta egoki» den herrietan zerrendak aurkeztuta, eta prest agertu dira beren oinarrizko balioak partekatzen dituzten indar politikoekin «bidearen parte bat» batera egiteko. Atzoko agerraldia EH Baik defendatuko dituen ideiak zerrendatzeko aukera ere izan zen. «Ondoko hamabi hilabeteetan, hautagai abertzaleek gure proiektua lau haizeetara zabalduko dute».

Herrietatik Euskal Elkargora

2020ko agintaldi berria «erabakigarria» izanen dela uste du EH Baik. «Euskal Elkargoa lehen urratsa besterik ez da, ongi kausitu beharreko urratsa urrunago joan ahal izateko, Ipar Euskal Herriaren errealitateari gehien egokitzen zaion estatus bereziko lurraldeko elkargoa eraikitzeko».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide