Europarako zerrendaburua Barrena izatea proposatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko api. 10a, 00:00

EH Bilduko zuzendaritzak Pernando Barrena (Berriozar, Nafarroa, 1965) ezker abertzaleko kide eta Sortuko bozeramaile ohia proposatu du Europako Parlamenturako hauteskundeetan Orain Errepublikak hautagaitzaren bigarren lekuan joateko -ERC, BNG eta beste indar politiko batzuekin osatu du EH Bilduk koalizio hori, eta Oriol Junqueras izango da zerrendaburua-. Josu Juaristi zen koalizioko zerrendaburua, baina, hark hautagaitzari uko egin ondoren, EH Bilduk Barrena proposatu du hura ordezkatzeko. Indar subiranistako kideek gaur-biharretan babestu edo baztertu beharko dute Barrenaren hautagaitza.

Juaristik joan den ostiralean jakinarazi zuen uko egiten ziola Europako Parlamentuko bozetan zerrendaburu izateari, «harreman sentimental bat» amaitu ostean izan dituen jarrera «ez-onargarri» eta «lekuz kanpokoengatik».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide