Barrena Europarako hautagai izango dela berretsi dute EH Bilduko kideek

Pernando Barrena izango da Europako Parlamenturako EH Bilduren hautagaia. Mahai Politikoak egin zuen proposamena, Josu Juaristik karguari uko egin ondoren -"harreman sentimental bat" amaitu ostean izan dituen jarrera "ez-onargarri" eta "lekuz kanpokoengatik" eman zuen dimisioa-, eta EH Bilduk militanteek berretsi egin dute erabakia, boto telematiko bidez.

EH Bilduk emandako datuen arabera, emandako botoen %82,36 izan dira Barrenaren aldekoak; %13,78k ezezkoa eman dute, eta %3,83k zuri bozkatu dute. Horrenbestez, Orain Errepublikak koalizioko zerrendan bigarren izango da Barrena. ERC, BNG eta ezkerreko beste indar subiranista batzuekin osatu du koalizioa EH Bilduk, eta Oriol Junqueras izango da zerrendaburua.

Barrenak ibilbide luzea egin du ezker abertzalean. Berriozarko zinegotzi izan zen 1990eko hamarkadan, eta 1999an EH Euskal Herritarrok hautagaitzarekin aurkeztu zen Nafarroako hauteskundeetara. Batasuneko kide ere izan zen, eta 2007an Segurako operazioan atxilotu zuten. Legez kanporatzeen ondoren, Sortu alderdia eratzeko prozesuan hartu zuen parte, eta bozeramaile lanak egin zituen lehen urteetan. Euskal gatazkaren harira, nazioarteko eragile ugarirekin izan ditu harremanak. Txillarreko elkarrizketetan parte hartu zuen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide