ÂŤDesadostasunakÂť ezin gainditu segitzen du eskumenen mahaiak

Atzo ere ez. 1979ko estatutuaren arabera Eusko Jaurlaritzari dagozkion baina oraindik Espainiako Gobernuaren kudeaketaren pean dauden eskumenak transferitzearen xehetasun teknikoak aztertzen dituen mahaiak ez zuen adostasunik lortu atzo, eta, beraz, are gehiago atzeratu da alor tekniko horri oniritzi politikoa eman behar dion Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera. Jaurlaritzako iturrien arabera, ia lortu dute akordioa, baina oraindik zehaztasun ekonomikoak dituzte fintzeko. Asteazkenetik, desadostasun horiek gainditzeko lanetan ari dira Jaurlaritzako eta Madrilgo ordezkariak, baina, lan horiek ez zuten emaitzarik izan. Kontzertu Ekonomikoarekin dute lotura desadostasunek, baina Jaurlaritzak bide horrekin segitu nahi du: ÂŤEraginkorra eta justua da bi aldeentzat. Eredu hori alboratzeak eskumen guztien oinarria auzitan jar dezakeÂť, zioten Jaurlaritzako iturriek.

Negoziazioak zein puntutan dauden galdetu zioten atzo IĂąigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara iristean. Aitortu zuen ÂŤdesadostasunakÂť dituztela, baina espero zuela atzoko egunean ados jartzea eta Batzorde Mistora deitu ahal izatea. Urkulluk berak aitortu zuen joan den astetik gaiaz mezuak trukatzen ari dela Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuarekin.

Bizkaiko eta Arabako AP-68aren kudeaketa, produktu farmazeutikoen legeen aplikazioa, ohiko erretiroaren aurretiko laguntzak enplegu erregulazio espedienteengatik kaltetutakoentzat eta eskola asegurua dira mahai gainean dauden eskumenak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide