Herri gisa erantzun du Euskal Herriak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko api. 28a, 23:28

Susmatzen ziren Espainiako eskuindarren mehatxua eta euren errezeta zentralizatzaile eta atzerakoien mamutzarra, eta, horregatik, ezohiko kanpaina izan da hau Euskal Herrian eta Katalunian. Eta herri gisa erantzun dute biek. Hego Euskal Herrian ia milioi bat boto atera dituzte autodeterminazioaren alde dauden indar politikoek -EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos- eta milioi erdi bat inguru Katalunian 155. artikulua indarrean jarri eta bertako agintari legitimoen aurka jazarpena babestu zutenek -PSOE, PP, C’s eta Navarra Suma-.
Seinale bat bazen hautetsontziak ixterakoan ageri zen parte hartze igoera -ia hamar puntukoa-. Eta emaitzak zenbatzen joan ahala, aurreikus zitekeena gauzatu egin da: erreakzio boto nabarmena eman dute euskal herritarrek PP-C’s-Vox balizko koalizioaren aurka. Eta baita katalanek ere. EAJk hauteskundeak irabazi ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta EH Bilduk igoera handia izan du herrialde guztietan. Katalunian ERCk irabazi ditu bozak eta sei diputatu gehiago izango ditu aurreko agintaldian baino. ERCk eta EH Bilduk egingo duten koalizio independentistak milioi bat botoren langa gainditu du, eta herrien autodeterminazioaren ahotsa ozen entzunarazi ahal izango dute Espainiako Gorteetan. Espainiako Gobernua osatzen dutenek osatzen dutela, erreferente garbi bat izango dute herrien autodeterminazioaren alde dauden indarren artean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide