Barakaldo berriaren ÂŤsustatzaileÂť

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko api. 27a, 00:00

Carlos Pera Tambo PSE-EEko kidea eta Barakaldoko (Bizkaia) alkate izandakoa herenegun hil zen, Calpen (Herrialde Katalanak), bihotzekoak jota. 66 urte zituen. Medikuntzan lizentziaduna, bere arlo profesionalean jardun zuen 1981 eta 1988 artean; 1987an, ordea, PSE-EEn sartu zen, eta lau urte geroago lortu zuen alkatetza aurreneko aldiz, Jesus Maria Rodriguez Orrantia alderdikideak utzitako lekua hartuta.

Hiru legealdi igaro zituen zeregin horretan, 2003ra arte. EAJrekin koalizioa osatuta gobernatu zuen lehen bi legealdietan. Laugarrenez ere aurkeztekoa zen, baina azkenean Tontxu Rodriguezek ordezkatu zuen, Perak ez baitzuen onartu alderdiak prestatutako zerrenda. Hiru urte lehenago, 2000an, alderdiko Bizkaiko idazkari nagusi izateko lehian sartu zen Patxi Lopezekin, baina Lopez nagusitu zitzaion. Udala utzita, Osakidetzan egin zuen lan, Barakaldon bertan.

Hain justu, Lopezek Pera goraipatu zuen atzo, haren heriotzaren berri izan ostean. Esan zuen Pera Barakaldoren ÂŤmodernizazioaren sustatzaileÂť izan zela eta ÂŤzorretanÂť daudela harekin: ÂŤHirigintza atsegin bat egin zuen gogorra eta zuri-beltzekoa zen hiri batean; kolorea eman zionÂť. Lopezek Ermuan oroitu zuen Pera, hauteskunde ekitaldi batean, eta bozen testuingurura eraman zuen Perak eginiko lana: ÂŤErakutsi zuen zer alde dagoen udalerri bat sozialistek gobernatzen dutenean eta gobernatzen ez duteneanÂť. Orain, Lopezek espero du Alfredo Retortillo PSEko alkategaiak ÂŤjarraipenaÂť ematea Perak eginiko lanari.

Ohar batean, Barakaldoko PSE-EE ere atsekabea azaldu zuen heriotzaren aurrean, eta nabarmendu zuen Perak ÂŤekarpen erabakigarriaÂť egin zuela Barakaldoren ÂŤeraldaketa urbanoaÂť gauzatzeko bidean. Era berean, azpimarratu zuen ÂŤbultzadaÂť eman ziola hiriko ÂŤkultur eta gizarte hezkuntza esku hartzeariÂť. Zehazki, gogora ekarri dute alor horietan ÂŤzerbitzu berriakÂť sortu zituela udalak Peraren agintaldian.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide