Asironek 130 neurri proposatu ditu ÂŤbiharko IruĂąea eraikitzekoÂť

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko mai. 7a, 00:00

Udal hauteskundeei begira, hauteskunde programa aurkeztu zuen atzo EH Bilduk. ÂŤBiharko IruĂąea eraikitzekoÂť 130 neurri aurkeztu zituen Joseba Asiron koalizio abertzalearen zerrendaburuak. ÂŤIlusiozko hiri sendo baten proiektua eraikitzekoÂť proposamena dela azpimarratu zuen egungo alkateak. Amaitu berri den legealdia, berriz, ÂŤhistorikotzatÂť jo du: ÂŤ Ezkerreko gobernu aurrerakoia bat osatu dugu, eta herritarrei ireki diegu udalaÂť.

Kanpaina ate joka da. Ostegun gauerdian hasiko da ofizialki, baina hari begira daude alderdiak. Asironek, zerrenda osatzen duten gainerako hautagaiak alboan zituela egin zuen agerraldia: tartean zeuden Maider Beloki, Joxe Abaurrea, Marian Aldaia, Endika Alonso, Amaia Izko eta Amaiur Feliu.

Asironen arabera, ÂŤanbiziozÂť jokatu nahi du EH Bilduk, etorkizuneko erronkei aurre egiteko moduan izan dadin hiriburua: ÂŤIngurumenarekin eta pertsonekin errespetuz jokatuko duen hiria nahi dugu, garapenerako eta hobekuntzarako aukerak eskainiz eta gizarte eskubideetan aurrea hartuzÂť.

Legealdi honetan egindako politiketan sakondu nahi dute. Adibidez, etxebizitza arloan auzoetan 300 alokairu sozial eskaini nahi dituzte, pobreziari aurre egiteko plan bat garatuko dute, herritarrengandik gertu egongo den polizia eredua sendotzeko neurriak hartuko dituzte, euskara zerbitzuen aurrekontuak %50 igo nahi dituzte, Labriteko pasabidea berritzeko lehiaketa sustatuko dute... Gainera, beste hainbat neurri bultzatu nahi dituzte: ingurumen arloan, hondakinen kudeaketan, berdintasunean, ekonomian, haur eta gazteentzat, hirugarren adinekoentzat...

Lau urteoi begira, Asironek nabarmendu du IruĂąea ÂŤerreferentzia batÂť izan dela berdintasunaren, memoria historikoaren edo trantsizio energetikoaren esparruetan. Kontuak orekatu dituzte eta inbertsioak %60 handitu. ÂŤBatik bat iruindarrekin hitz egin dugu, haien arazoak eta lehentasunak entzun dituguÂť.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide