Foro Sozialaren iritziz, gizarte zibilari dagokio ÂŤkorapiloen konponbideaÂť

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko mai. 3a, 00:00

Urtebete beteko da gaur ETA desegin zela, eta, aurreneko urteurrenari lotuta, gogoeta plazaratu du Foro Sozial Iraunkorrak ohar baten bidez. Bertan nabarmendu du gizarte zibilaren garaipena izan zela hura, ÂŤezinezkoa zirudiena ahalbidetu zuelakoÂť. Foro Sozialaren iritziz, baina, oraindik ere badira askatzeke dauden korapilo batzuk, eta gizarte zibilari dagokio horiei irtenbide bat ematea ere. ÂŤGizarte zibilak, etorkizunari begira, oraindik askatzeke dauden korapiloen konponbidea ahalbidetu behar du. Hori baita berriro ez gertatzeko dagoen berme bakarraÂť, esan du, oharrean.

Gainditzeko geratzen diren oztopoak ere zerrendatu ditu Foro Sozialak: indarkeria mota guztietako biktimek duten egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea aitortzea; salbuespenezko espetxe politikak amaitzea; eta memoria bateratzailearen norabidean urratsak egitea, pairatutakoa ahaztu gabe, giza eskubideetan eta bakean oinarritutako etorkizuna eraikitzeko helburuz.

Baikor agertu dira Foro Sozialeko kideak Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzei dagokienez ere: ÂŤHerritarrek elkarrizketa lasaia eta adostasunak lehenetsi dituzteÂť.

Desegite fasearen berrosaketa

ETAren ÂŤazken idazkiaÂť

David Pla: ÂŤETA desegiteko erabakia estrategikoa izan zen, irabazteko anbizioz hartuaÂť

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide