Sortuk eta EH Baik elkarretaratzeetara deitu dute Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko mai. 16a, 12:26

Sortuk elkarretaratzera deitu ditu herritarrak Josu Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko eta "bakearen eta askatasunaren aldeko apustu irmoa" berresteko. Gaur arratsaldean egingo dituzte elkarretaratzeak herri eta auzoetan.

EH Baik ere elkarretaratzeak egingo ditu gaur arratsaldean, Ipar Euskal Herriko hiru hiriburuetan: Baionan, Suprefektura aitzinean; Donibane Garazin, herriko etxearen aitzinean, eta Maulen, Gurutze Xuri aitzinean.

Larunbaterako, berriz, beste elkarretaratze batera deitu du Sortuk Ugaon (Bizkaia), Urrutikoetxearen jaioeterrian.

Azkenik, maiatzaren 26ko bozetan EH Bildu bozkatzera deitu du, "bakearen eta askatasunaren aldeko apustua" babesteko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide